domingo, 23 de noviembre de 2014

IRATXO ETA LAMIEI BURUZKOA



IRATXO ETA LAMIEI BURUZKOA



Aintzineko kronika eta izkribuetan aipatzen denez, aspaldiko garaietan Eireko irla (Irlanda) Tuatha Dé Danaan herri ausart eta aberatsaren etxea izan zen. Baina garai nahasi horietan beste herri bat iritsi zen Eireko itsasertzetara, Gael-eko herri keltiarra. Bataila latz baten ondoren, iritsi berriak garaile suertatu ziren, eta geroztik Gael-eko herria Eiren dirau, nahiz eta izena ematen dion hizkuntza azkenekotan egon…



Beraz, Dé Danaan jendiak agintea galdu zuen, baina lurraldetik ihes egin beharrean bertan gelditzea erabaki zuten, errealitateko beste eremu batean nolabait izkutaturik bezala. Gaur egun, iratxo, maitagarri eta lamien herriaren izenez ezagunago zaizkigu.

 



Oso gustukoa dut lagunekin mendira abiatzea, naturak eskaintzen digun edertasunaren ikuskizuna partekatzera. Hala ere sarritan aurkitzen dut nire burua bakardadean baso eta zelaiak zeharkatzen. Bizipena zeharo ezberdina izan ohi da. Zenbaitetan, asmoa, kontzientzia eta egotea behar bezalakoak direnean, gure artean oraindik dauden baina usualki ikusiezinak diren izaki horietako baten batekin topatu zaitezke. Begirada hain desberdinen gurutzatze horiek une magikoak dira, intentsitatez jositako aurkikuntzak. Bereizturik bizi ohi diren bi mundu paraleloen artean zirrikitua zabalduko balitz antzera. Gurea baino zaharrago, basatiago, sakonago eta agian libreago den mundu batera zabaltzen den zirrikitua.







Mario lagunak hitzaldi batean esan zuen bezala, “Adarbakarrekoetan sinetsi beharra dago” Are gehiago, egon, badirela gehituko nuke neuk…



Argazki guztietan Calopteryx Virgo, arrunta izanagatik ederra izateari uzten ez dion sorginorratza ageri da. Arrak urdin metalikoak izan ohi dira, emeak ordea berdeak. Hala ere, argitasuna jasotzen duten angeluaren arabera, ale berdinaren kolorearen diztirak aldagarriak dira oso: plazer gehigarria bitxi hegalari hauen kontemplaziorako.


SOBRE HADAS Y DUENDES


Segun se cuenta en antiguas crónicas y legajos, en épocas remotas la isla de Eire (Irlanda) fue el hogar de un pueblo opulento y belicoso, los “Tuatha dé Danaan”. Pero en esos tiempos convulsos otro pueblo arribó a las costas de Eire, las tribus celtas de Gael. Tras una dura batalla, los recién llegados resultaron vencedores, y desde entonces el pueblo de Gael permanece en Irlanda, aunque la lengua que le da nombre está en las últimas…

 


Así que el pueblo Dé Danaan perdió el poder, pero en lugar de abandonar la tierra y huir decidió permanecer en ella, ocultos de algún extraño modo, como en otro plano de la realidad. Hoy en día nos son más conocidos como el pueblo de las hadas y duendes. 

 


Me gusta mucho ir al monte con compañeros, y disfrutar compartiendo la belleza del espectáculo que la naturaleza nos ofrece. Aun así a menudo me sorprendo vagando en soledad por bosques y campiñas. La vivencia es totalmente diferente. En ciertas ocasiones, cuando intención, conciencia y presencia son las adecuadas, uno puede tener un encuentro con uno de esos seres que aunque de ordinario invisibles aun están entre nosotros. Ese intercambio de miradas tan diferentes es un momento mágico, preñado de intensidad. Como si una rendija se abriera entre dos mundos paralelos que habitualmente se dan la espalda. Una rendija a un mundo más antiguo, salvaje, profundo y tal vez más libre que el nuestro.



Como dijo el amigo Mario en una charla: “Hay que creer en unicornios”. Es más, añadiría, haberlos haylos…

Todas las imágenes son de Calopteryx virgo, un caballito del diablo que no por común deja de ser precioso. Los machos suelen ser azul metálicos y las hembras verdes, pero las irisaciones de coloración de un mismo individuo puede variar en función del angulo de la iluminación: un placer añadido para la contemplación de estas joyas voladoras.


Patxi Aiaratik

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario